XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LOLA: Ai, makinak!

Baina induskailu eta garabiak dira.

JUSSUF: Zain daude.

Gure zain daude hor geldituta.

PIPPO: Ez esan lelokeriarik, Jussuf.

Zaude lasai.

Zer egingo digute, ba?

Azken buruan, herrialde zibilizatu batean gaude!

Ez goaz hemendik, eta kito!

Elkarrekin jarraitzen badugu, ez digute ezertxo ere egingo.

Bizirik lurperatuko gaituztela uste al duzu?

JOJO: Zaudete!

Bururatu zait!

Ba al dakizue zer egin dudan?

Pena eman.

Eta handia, noski.

WILMA: Eta nori eman diozu pena, Jojo?

JOJO: (Keinu zabal batekin.) Guztiei.

PIPPO: Primeran.

Eta horrezaz gainera, beste zer egin duzu?

JOJO: Zuzendaritza txit gorenarekin aurrez aurre hitz egin dut.

PIPPO: (Txunditurik) Nork, zuk?

JOJO: (Harro baiezkoa eginez.) Bai, neuk.

PIPPO: Horrako fabrika horretako zuzendaritzarekin?

JOJO: Hala da, eta aurrez aurre.

Pertsonaz pertsona, ulertzen?

Haiek hor eta ni hemen banengo bezala.

Edo alderantziz hobeto: haiek hemen eta ni han